Letra de Lotsarik gabe, Berri Txarrak



Josebak Garazi maite du eta 
Garazik Joseba 
dena polita gizarte honentzat 
Aritzek Eneko maite du ordea, 
zergatik ez zaie kalean errespetatzen? 

Ez al du maitasunak gutxienez merezi 
inongo mugarikan ez jartzea? 
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe 
behingoz lortzeko begirunea 

Itsasok Iñaki maite du eta 
Iñakik Itsaso 
dena polita gizarte honentzat 
Oihanek Aitziber maite du ordea, 
zergatik ez zaie kalean errespetatzen? 

Ez al du maitasunak gutxienez merezi 
inongo mugarikan ez jartzea? 
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe 
behingoz lortzeko begirunea 

Eta amorrua berriz 
jabetzen da nitaz 
baina muga guztiak 
apurtzera goaz 

Ez al du maitasunak gutxienez merezi 
inongo mugarikan ez jartzea? 
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe 
behingoz lortzeko begirunea 
lotsarik gabe 
lotsarik gabe 
begirunea 
lotsarik gabe

Mas letras de Berri Txarrak: