Letra de Euskadi antifaxista, Betagarri



Hemengoa ez naiz eta ez daukat abizen 
baskorik, 
ez eta norbaitek zioen bezala odol 
emankorrik. 
baina hemengo hizkuntza gustora ikasi dut 
eta euskal gizartean nago murgildurik 
zeren nere koloreak eta nere jatorriak 
herri honetan ez bait dute garrantzirik. 
Uoioioi, uaiaiai, euskadi antirrazista 
uoioioi, uaiaiai, ska antifaxista 

Oso harro daramat aforbasko nortasuna 
eta ulertzen dut euskal tribuen batasuna, 
baina munduko herri zapaldu guztietan 
errealitate ezberdina eta borroka berdina 
beraz egin dezagun matxinada mundiala 
deusezteko erabat banka eta kapitala. 

Mundu honetakoek lapurtu zenuten guztia 
eta orain bueltatuko diguzue bizia. 
Hirugarren Munduan ez dago bizitzerik 
ito gaituzuenez ez dugu ezta haizerik, 
beraz arnasa hartzera gatoz zure etxera 
bueltatzeko berriro mundu berri batera.

Mas letras de Betagarri: