Letra de Hitzak, Kaleginez



HITZAK

Hitzak, mikrofonotik hutsera, hitzak. Hamaika kantu hutsean galdurik. Hamaika oihu tabernan ahazturik. Hemen doa, hutsak entzun dezan; haizeak...

Urteak aurrera, geroa oraindik atzerria ta isladapena dugu
Kultura bakar bati ateak zabalduz lanean diraute oraindik gau ta egun
Kaleetan isiltasuna somatzen da bide garbi bat eraiki diegu
Helburu bakarraz, desadostasun eta inkonformitatez oihu egingo dugu!

Ez dugu nahi, salbatzailerik, herri gidaririk
Bide gorri hontatik, egin aldarri, ekin!

Hiltzen duena hiltzaile ta bizitzen uzten ez duena bakezale dugu egun
Herri baretzailez, botu bat eman eta kontzientzia garbi lau urtez mantendu
Irtenbide bila, behin eta berriro, lasai eta zintzo gara ahalegindu
Giltza estali dute, ta ez dago besterik, ateak apurtuz oihu egingo dugu!

Ez dugu nahi, salbatzailerik, herri gidaririk
Begiak ireki, ta egin aldarri, ekin!

Ez dugu nahi, salbatzailerik, herri gidaririk
Hortzak erakutsi, ta egin aldarri, ekin!

Ez dugu nahi, salbatzailerik, herri gidaririk
â?¦ â?¦ â?¦ â?¦ â?¦ â?¦ â?¦

Ez salbatzaile, ez gidari
Bide gorri honetatik
Herri inkonformitateaz
Herriari boterea
Indarrak batuz oihu egin
â?¦ â?¦ â?¦ â?¦ â?¦ Ekin!
Atzerri ta isladapena
Hurbilago da amaiera

Mas letras de Kaleginez: