Letra de Skizofrenia, Betagarri



Egun batean joan nintzen 
Las Nieves zoroetxera 
eta bapatean eroak 
etorri ziren dantzatzera. 
Txarangakoen doinuak, 
ska martxa ta kantuak 
benetan giro zoroa. 
Skizofreniko guztiek 
ikasi zuten abestia, 
eta txinberoak bailiran, 
hau abesten egon ziran. 
Ez dakit zer gertatzen den erritmo 
honekin, 
jendea beti zoratzen da gurekin, 
zoratuta bazaude etor gurekin, 
raggamuffinari ekin ta ekin!! 

Ero bazkari herrikoian, 
jendea jarri zen tentsioan 
'Murtziako perkusioa'-k 
eman bait zuen sesioa. 
Reyes, Cosme eta Antoniok 
esan zuten joño, joño! 
eta sutea pistuz gero 
giroa jarri zuten bero! 
Montau genun zalaparta 
eta besta giro aparta, 
erakar zuen zaindaria, 
suhiltzaile eta polizia!!

Mas letras de Betagarri: